Partekatu edukia
Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legeak Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseilua sortu eta arautzen du 47. artikuluan eta hurrengoetan.
Kide anitzeko organoa da, eta haurrak eta nerabeak sustatzearen, zaintzearen eta babestearen arloko aholkularitza-, partaidetza- eta kontsulta-eginkizunak ditu.
Foru lege horren 50.1 artikuluaren i) letrak aurreikusten du kide anitzeko organo horren osaeran parte hartuko dutela “Nafarroako Arartekoa instituzioaren titularra, Adingabearen Arartekoa edo instituzioaren ordezkari bat”.
Nafarroako Arartekoaren urriaren 16ko 33/24 Ebazpenaren bidez, Susana Galilea Barrio andrea izendatu zen instituzioaren ordezkari Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluan, garai hartan Nafarroako Arartekoaren Kabineteburua zena.
Gaur egun, izendatutako pertsonak ez du zerbitzurik ematen Nafarroako Arartekoaren instituzioan, eta Amaia Madinabetia Beraza andrea izendatu dute Nafarroako Arartekoaren Kabineteburu.
Bidezkoa da, beraz, Kontseiluko ordezkariaren izendapena aldatzea. Ordezkoaren izendapenak bere horretan jarraituko du.
Horrenbestez, eta Nafarroako Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamenduko Erregelamenduaren 7 r) artikuluarekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengo. Amaia Madinabeitia Beraza andrea, Nafarroako Arartekoaren Kabineteburua, Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluan Nafarroako Arartekoaren ordezkari izendatzea.
Bigarrena. Inés Monreal Azcárate andrea, Nafarroako Arartekoaren aholkulari teknikoa, izendatzea Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluan Nafarroako Arartekoak izanen duen ordezkariaren ordezko.
Hirugarrena. Ebazpen hau Haur eta Nerabeen Nafarroako Kontseiluko Idazkaritzari eta interesdunei jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
Iruñea, 2025eko urriaren 15a.
Partekatu edukia