Partekatu edukia
Ikusi da kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu da honako hauetan ezarritakoa: 19/2024 Foru Legea, abenduaren 26ko, Nafarroako 2025. urterako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, 1/2025 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 28koa, ekonomiaren, garraioaren eta Gizarte Segurantzaren arloan eta kalteberatasun-egoerei aurre egiteko premiazko neurriak onartzen dituena, 4/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Erkidegoko Arartekoarena; Nafarroako Parlamentuko erregelamendu ekonomiko-finantzarioa eta Nafarroako Arartekoaren otsailaren 26ko 17/08, apirilaren 20ko 13/22 eta urtarrilaren 27ko 3/23 ebazpenak.
EBAZTI DUT:
Lehenengoa. Xedatzea 2025eko urtarrilaren 1etik aitzinako eraginez, Nafarroako Arartekoko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dutela; hain zuzen ere, estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2025rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza globalaren zenbatekoan.
Bigarrena. Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2025. urterako urteko ordainsari gordina 77.218,96 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.
Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2025. urterako urteko ordainsari gordina 66.163,58 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.
Laugarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2025. urterako urteko ordainsari gordina 60.417,28 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Bosgarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2025. urterako urteko ordainsari gordina 60.417,28 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.
Seigarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2025. urterako urteko ordainsari gordina 37.236,08 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.
Zazpigarrena. Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2025 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2025 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko:
Partida |
Izena
|
Zenbatekoa
|
---|---|---|
1000
|
Defendatzailearen ordainsariak |
77.218,96
|
1100
|
Behin-behineko langileen ordainsariak |
346.524,08
|
1230
|
Funtzionarioen ordainsariak |
147.431,55
|
1600
|
Gizarte Segurantza |
163.937,39
|
Bederatzigarrena.- Atzerapenen ordainsari bat ordaintzeko agintzea, 2024ko urtarriletik 2024ko uztailera hilabetekoak.
Zortzigarrena.- Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.
Partekatu edukia