Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

4/26 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, % 1,5 igotzen dira, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzura dauden langileen ordainsariak, 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta, erakundearen zerbitzura dauden langileentzako 2026rako urtearen ordainsari gordinak finkatzen dira, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar diren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartzen da.

2026 urtarrila 28

2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legeak, 6., 8. eta 9. artikuluetan, ezartzen du ezen, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen eta estatutupeko langileen, izendapen askeko zuzendarien eta goi-kargudunen eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen ordainsariek sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2026rako ezarritako gehieneko gehikuntza globala izango dute.

Sektore publikoaren eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onartzen dituen abenduaren 2ko 14/2025 Errege Lege Dekretuaren arabera, 2026an, sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek ehuneko 1,5eko igoera orokorra izan ahal izango dute gehienez, 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Kudeaketako Teknikariaren txostena ikusita eta 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legean, abenduaren 2ko 14/2025 Errege Lege Dekretuan, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenengoa. Xedatzea, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariek % 1,5eko igoera izanen dutela 2025eko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Bigarrena. Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2026rako urteko ordainsari gordina 80.730,58 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena.- Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2026rako urteko ordainsari gordina 69.172,32 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.

Laugarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2026rako urteko ordainsari gordina 64.382,64 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Kontseilariaren Kabinetearen Buruaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2026rako urteko ordainsari gordina 63.164,78 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2026rako urteko ordainsari gordina 38.929,38 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.

Zazpigarrena. Nafarroako Arartekoko Aholkulari kargurako 2026rako urteko ordainsari gordina 44.865,94 eurokoa izanen dela, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioren zerbitzurako Administrazio Publikoko Teknikariaren (arlo juridikoa) ordainsariaren baliokidea.

Zortzigarrena. Xedatzea ebazpen honetan aipatzen diren behin-behineko langileek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko behin-behineko langileentzat aurreikusitako antzinatasun-saria jasoko dutela, aurrekontuei edo funtzio publikoari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera.

Bederatzigarrena. Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

 Partida 
                 Izena                
Jatorrizko partida
Helmugako partida
1604  I. kapitulua, funtsa 1.581,16   
1000  Defendatzailearen ordainsariak   1.581,16 
1230  Funtzionarioen ordainsariak 38.549,00   
1310
 Kontratatutako langileen ordainsariak        38.549,00 

 

Hamargarrena. Baimena ematea eta konpromisoa hartzea aurreko puntuetan onartutako Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2026 ekitaldiko urteko ordainari gordinetatik eratorritako gastuak 2026 ekitaldirako indarrean dagoen gastu-aurrekontuko partida hauen kargura egiteko:

 Partida 
Izena
Zenbatekoa
1000
 Defendatzailearen ordainsariak
80.730,58 
1100
 Behin-behineko langileen ordainsariak
 498.325,30 
1230
 Funtzionarioen ordainsariak
114.564,66 
1310  Kontratatutako langileen ordainsariak 38.549,00 
1600
 Gizarte Segurantza
217.816,81 

 

Hamaikagarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2026ko urtarrilaren 28a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia