Partekatu edukia
Ikusi da [...] andreak, Nafarroako Arartekoaren aholkulari teknikoak, 2025eko azaroaren 24an egindako eskaera. Horren bidez, eskatu du lanaldi osoetan pilatutako edoskitze-baimen ordainduaz baliatzeko.
Ikusita idazkari nagusiaren txostena, kudeaketa-teknikariaren txostena eta Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamenduaren 20.5. artikuluarekin bat etorriz, zeina 2021eko uztailaren 26ko Mahaiaren Erabakiaren bidez onetsi baitzen,
EBAZTEN DUT:
Lehenengo. Baimena ematea [...] andreari hamabi hilabete baino gutxiagoko seme batengatiko edoskitze-baimen ordaindua hartzeko. Baimen hori lanaldi osoetan pilatuko du eta 2025eko azaroaren 28an hasi eta 2026ko urtarrilaren 2an bukatuko da, biak barne.
Dagokion erregularizazioa egingo da, ordaindutako baimena amaitu ondoren, aholkulari teknikoa ez bada lanera itzultzen edo hamabi hilabete bete aurretik baimena ematea eragin duen semeari zerbitzuak emateari uzten badio.
Bigarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta horren berri ematea kontu-hartzaileari.
Iruñean, 2025eko azaroaren 25a.
Partekatu edukia