Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

42/25 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, % 2,5 igotzen dira, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzura dauden langileen ordainsariak, 2024ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta, erakundearen zerbitzura dauden langileentzako 2025erako urtearen ordainsari gordinak finkatzen dira, eta horiek finantzatzeko baimendutako eta konprometitutako kredituak aldatzen dira.

2025 abendua 19

2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legeak, 6., 8. eta 9. artikuluetan, ezartzen du ezen, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen eta estatutupeko langileen, izendapen askeko zuzendarien eta goi-kargudunen eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen ordainsariek sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2025erako ezarritako gehieneko gehikuntza globala izango dute.

Sektore publikoaren eremuko ordainsarien arloan presako neurriak onartzen dituen abenduaren 2ko 14/2025 Errege Lege Dekretuaren arabera, 2025ean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsariek ehuneko 2,5eko igoera orokorra izan ahal izango dute gehienez, 2024ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Arartekoaren 2025eko apirilaren 16ko, ekainaren 17ko, abuztuaren 18ko eta irailaren 30eko 4/25, 17/25, 21/25, 29/25 eta 33/25 Ebazpenen bidez, hurrenez hurren, Nafarroako Arartekoaren erakundearen zerbitzuko langileentzako 2025erako urteko ordainsari gordinak ezarri ziren, eta horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu, konprometitu eta aldatu ziren.

Kudeaketako Teknikariaren txostena ikusita eta 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legean, abenduaren 2ko 14/2025 Errege Lege Dekretuan, eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendu ekonomiko-finantzarioan ezarritakoaren arabera,

EBAZTI DUT:

Lehenengoa. Xedatzea, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Arartekoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariek % 2,5eko igoera izanen dutela 2024ko abenduaren 31n indarrean zeudenekiko.

Bigarrena. Xedatzea Nafarroako Ararteko jaun txit gorenaren 2025erako urteko ordainsari gordina 79.537,50 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren ordainsariaren baliokidea.

Hirugarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko idazkari nagusi - aholkulari tekniko kargurako 2025erako urteko ordainsari gordina 68.150,04 izango dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zuzendari Nagusiaren ordainsariaren baliokidea.

Laugarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinetearen Buru kargurako 2025erako urteko ordainsari gordina 62.231,26 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Bosgarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko aholkulari tekniko kargurako 2025erako urteko ordainsari gordina 62.231,26 izanen dela, hau da, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioko Zerbitzu Zuzendaritzaren ordainsariaren baliokidea.

Seigarrena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Kabinete posturako 2025erako urteko ordainsari gordina 38.354,12 eurokoa izanen dela, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilariaren idazkariaren ordainsariaren baliokidea.

Zazpigarrena. Xedatzea ebazpen honetan aipatzen diren behin-behineko langileek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko behin-behineko langileentzat aurreikusitako antzinatasun-saria jasoko dutela, aurrekontuei edo funtzio publikoari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera.

Zortzigarrena. Baimena ematea honako kreditu-transferentzia hauek egiteko indarrean dagoen gastu-aurrekontuaren koadro atxikian zehaztutako partiden kargura:

 Partida 
                 Izena                
Jatorrizko partida
Helmugako partida
1230
 Funtzionarioen ordainsariak
     1.255,30 
 
1100
 Behin-behineko langileen ordainsariak   792,16 
1310  Kontratatutako langileen ordainsariak   463,14 
1604  I. kapitulua, funtsa 8.014,70   
1000  Defendatzailearen ordainsariak   1.939,98 
1100  Behin-behineko langileen ordainsariak   5.239,46 
1600  Gizarte Segurantza   835,26 
2266  Bilerak eta hitzaldiak antolatzea 2.674,14   
1600
 Gizarte Segurantza        2.674,14 

 

Bederatzigarrena. Langileen gastuei buruzko I. kapituluan baimendutako eta konprometitutako gastuak aldatzea, erakundean lanean ari diren langileen ordainsariak behar bezala isla daitezen 2025 ekitaldian, indarrean dagoen gastuen aurrekontuko partida hauen kargura:

 Partida 
Izena
Zenbatekoa
1000
 Defendatzailearen ordainsariak
757,12 
1100
 Behin-behineko langileen ordainsariak
 3.206,61 
1230
 Funtzionarioen ordainsariak
-8.350,96 
1310  Kontratatutako langileen ordainsariak 45,23 
1600
 Gizarte Segurantza
23.159,02 

 

Hamargarrena. Atzerapenen ordainsari bat ordaintzeko agintzea, 2025eko urtarriletik 2025eko azarora hilabetekoak.

Hamaikagarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñea, 2025eko abenduaren 19a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia