Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

44/25 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren instituzioko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarriak kontratuaren esleitzen duena, 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra doan epealdirako.

2025 abendua 26

Ikusi dira aurkeztutako eskaintzak, Kudeaketa Teknikariaren Txostena, Kontu-Hartzailetzaren Txostena eta 2/2018 Foru Lege Forala, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa dena kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Nafarroako Arartekoaren instituzioko kide eta langileen bizi eta istripu aseguruak eta horien osagarriak kontratua esleitzea, 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra doan epealdirako, SURNE Mutua de Seguros y Reaseguros enpresari, bere IFZ [...] izanda, 5.306,47 eurorengatik, aplikatu behar diren gastu eta zerga barne.

Bigarrena. Luzapen honi dagozkion gastuak 2026ko ekitaldira aplikatuko dira, baldin eta 2026ko urteko gastuetako aurrekontuetako 2243. Partidan, Aseguru-primak izenpean kreditua badago.

Hirugarrena. Ebazpen honen kontra ezarri daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Arartekoaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpenaren berri ematearen biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Auzi Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako eran.

Laugarrena. Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten entitateei jakinaraztea.

Iruñea, 2025eko abenduaren 26a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia