Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

46/25 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, Itxaso Turrillas Bueno andrea Nafarroako Arartekoaren Kabineteko langile kargutik kentzea xedatzen duena, eta eskainitako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

2025 abendua 29

2005eko azaroaren 23an Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartutako Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiko 7.1. artikuluarekin bat etorriz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Itxaso Turrillas Bueno andrea Nafarroako Arartekoaren Kabineteko langile kargutik kentzea xedatzea, 2025eko abenduaren 31 izanik haren azken laneguna.

Bigarrena. Itxaso Turrillas Bueno andreari eskerrak ematea Nafarroako Arartekoaren erakundean eskainitako zerbitzuengatik.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Iruñea, 2025eko abenduaren 29a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia