Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

49/25 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2026. urteko lan egutegia onartzen duena.

2025 abendua 31

Ikusi da Kudeaketako teknikariaren txostena eta aintzat hartu dira honako arau hauek:

  • 78/2025 Foru Agindua, abenduaren 9koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2026ko lan egutegia;
  • 390/2025 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena;
  • 682/2025 Ebazpena, azaroaren 17koa, Ekonomia Sozialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako;
  • eta Nafarroako Parlamentuko ordezkarien eta Nafarroako Parlamentuko funtzionarioen Langileen Batzordearen arteko akordioa, 2017tik 2019ra bitartekoa, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko abenduaren 28ko bilkuran onetsia,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. Onestea Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileentzako 2026. urteko jaiegunen egutegia; hau izango da:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna
  • Martxoaren 19a: San Jose
  • Apirilaren 2a: Ostegun Santua
  • Apirilaren 3a: Ostiral Santua
  • Apirilaren 6a: Pazko bigarrena
  • Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna
  • Uztailaren 6a, 7a, eta 8a: San Fermin jaiak
  • Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala
  • Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren hurrengo eguna
  • Azaroaren 30a: Done Saturdiren hurrengo eguna
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa
  • Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna

Bigarrena. Hau izanen da ohiko lanaldia:

Urtarrilaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik abenduaren 31ra:

  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.
  • Astean bi egunetan, astelehenetik ostegunera: lanaldi zatitua, 8:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Ostiraletan: lanaldi jarraitua, 8:00etatik 14:45etara.

Ekainaren 15etik irailaren 14ra:

  • Lanaldi jarraitua, 8:00etatik 15:00etara.

Hirugarrena. 2026. urteko epeak zenbatze aldera, egun baliogabeak izanen dira , larunbatak, igandeak eta Nafarroako Foru Komunitaterako eta Iruñerako ezarritako jaiegunak.

Laugarrena. Ebazpen honen berri ematea instituzioaren langileriari.

Iruñea, 2025eko abenduaren 31.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia