Partekatu edukia
“Nafarroako Arartekoaren ondasunen amortizazioak kalkulatzeko irizpideak eta balioak”, Nafarroako Arartekoaren abenduaren 31ko 35/11 Ebazpenaren bidez onartutakoak betez, eta kontu-hartzailearen txostena ikusirik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. Ibilgetuaren barneko ondasun guztien amortizazioa egitea, kontabilitate-programako ondarearen moduluan, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez.
Bigarrena. Ibilgetu bakoitzaren amortizazioari dagozkion kontabilitate-idazpenak baimentzea, ondasun guztien amortizazioa erakundearen egoera-balantzean nahiz emaitzen kontuan zuzen islatzeko, eskuratu ziren datatik hasita 2025eko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagokionez. Informazio gisa, 2025eko ekitaldiko amortizazioaren “idazpen laburtua” da honako hau:
| 20.037,17 |
6902 Eraikinen eta beste eraikuntza-lan batzuen amortizazioa |
a |
2902 Eraikinen eta beste eraikuntza-lan batzuen amortizazio metatua |
20.037,17 |
| 952,90 | 6903 Makineria eta instalazioen amortizazioa | 2903 Makineria eta instalazioen amortizazio metatua | 952,90 | |
| 1.533,76 | 6905 Altzarien eta tresnen amortizazioa | 2905 Altzarien eta tresnen amortizazio metatua | 1.533,76 | |
| 8.100,65 | 6906 Informazioa prozesatzeko ekipamenduen amortizazioa |
2906 Informazioa prozesatzeko ekipamenduen amortizazio metatua |
8.100,65 | |
| 10.025,95 | 6915 Aplikazio informatikoen amortizazioa kontuetatik |
2915 Aplikazio informatikoen amortizazio metatua kontuetara |
10.025,95 |
Hirugarrena.- Honako ebazpen hau kontu-hartzaileari helaraztea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia