Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

8/25 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafarroako Arartekoarena, Tirant Prime datu-base juridikora sartzeko bi lizentziaren hornidura esleitzen duena, Nafarroako Arartekoaren erakundearentzako.

2025 martxoa 27

Ikusi da hornidura hori esleitzeko beharrizanari buruzko kudeaketa Teknikariaren txostena eta egindako kreditu-erreserba, eta aintzat hartuta Kontratu Publikoen apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehenengoa. “Programa eta lizentzien errentamendua” izeneko 2061 partidaren kargu 2025 urteko ekitaldi gastuen aurrekontutik 1.862,19 euroko gastua baimentzea Tirant Prime datu-base juridikora sartzeko bi lizentziaren hornitzeko.

Bigarrena. Tirant Prime datu-base juridikora sartzeko bi lizentziaren hornidura Editorial Tirant lo Blanch, S.L.-ri esleitzea, IFZ: [...], 2025eko apirilaren 1etik 2026ko martxoaren 31ra arte, eta zenbatekoa 1.539,00 euro, BEZ gabe, izango da.

Hirugarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.

Laugarrena. Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñea, 2025eko martxoaren 27a.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia