Partekatu edukia
Kudeaketa teknikarien txostena ikusita, Txostenak erakundearen aipatutako hornidura esleitzearen beharra aitortzen du.
Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta egindako kreditu-erreserba ikusita, eta 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa, kontuan hartuz,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. “Programa eta lizentzien errentamendua” izeneko 2061 partidaren kargu 2026 urteko ekitaldi gastuen aurrekontutik 1.917,85 euroko gastua baimentzea Tirant Prime datu-base juridikora sartzeko bi lizentziaren hornitzeko.
Bigarrena. Tirant Prime datu-base juridikora sartzeko bi lizentziaren hornidura Editorial Tirant lo Blanch, S.L.-ri esleitzea, IFZ: [...], 2026ko apirilaren 1etik 2027ko martxoaren 31ra arte, eta zenbatekoa 1.585,00 euro, BEZ gabe, izango da.
Hirugarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari eta enpresa adjudikaziodunari helaraziko zaie.
Laugarrena. Ebazpen honen kontra, administratzioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.
Iruñea, 2026ko martxoaren 25a.
Partekatu edukia