Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

9/26 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Gobernuari 2026. ekitaldiko bigarren hiruhilekoko aurrekontu-zuzkidurak eskatzekoa.

2026 apirila 13

2026. urteko ekitaldirako Nafarroako Arartekoaren Aurrekontua onartu denez, eta 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean (16/2025, abenduaren 31koa), Nafarroako Ogasun Publikoaren Foru Legean (13/2007, apirilaren 4koa) eta Nafarroako Parlamentuaren Araudi ekonomiko-finantzarioan ezarritakoa betez, Nafarroako Gobernuari aurrekontu-zuzkidura eskatu behar zaio erakundeak urte honetako bigarren hiruhilekoan funtziona dezan.

Kontu-hartzailetzaren txostena ikusita eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legeko (4/2000, uztailaren 3koa) 43. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorrita,

EBATZI DUT:

Lehena. Nafarroako Gobernuari eskatzea Nafarroako Arartekoaren izenean (IFK: S3100014D) 335.175 euroko zenbatekoa libratzea, urte honetako bigarren hiruhilekoan behar den aurrekontu-zuzkidura delako, transferentzia eginez La Caixako kontu-zenbaki honetara: 2100 **** **** **** 7012 (IBAN ES62 2100 **** **** **** 7012). Eskaera hori egin da 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen (16/2025, abenduaren 31koa) 83. artikuluan eta Nafarroako Arartekoaren Foru Legean (4/2000) ezarritakoa betez. Zenbateko hori erakunde honek 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta dituen partida hauen kargura egingo da:

Partida Izena Zenbatekoa
P01003 P2000 4452 911200    Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak    322.615,00
P01003 P2000 7452 911200 Nafarroako Gobernuaren kapital-transferentziak      12.560,00
  Guztira 335.175,00

 

Bigarrena.- Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Gobernuari eta kontu-hartzaileari.

Iruñea, 2026ko apirilaren 13a.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia