Bilaketa aurreratua

Albisteak

Personas jubiladas de Corella y Fontellas en la conferencia impartida por el Defensor del Pueblo.
Corellako eta Fontellaseko erretiratuak Arartekoak emandako hitzaldian.

Arartekoak erakundearen eginkizunak azaldu ditu Corellako San Miguel Erretirodunen Elkartean

2026 maiatza 11

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, Corellako San Miguel Erretirodunen Elkartearen egoitzan egon zen maiatzaren zazpian, eta hitzaldi-solasaldi batean parte hartu zuen. Bertan, erakundearen eginkizun nagusiak azaldu zituen, eta hauxe gogorarazi zuen: “adinekoen defendatzaile” gisa, bere lana bereziki Nafarroan adinekoen eskubideak babestea  da.

Arartekoak Administrazioaren gehiegikeria eta arduragabekeria posibleen aurrean herritarren eskubideak eta askatasunak defendatzeaz eta babesteaz arduratzen den erakundearen helburuak azaldu zituen. Halaber, aipatu zuen bere eginkizun nagusia Nafarroako erakunde publikoen jarduketa gainbegiratzea dela, legea betetzen dutela eta oinarrizko eskubideak errespetatzen dituztela ziurtatze aldera.

Patxi Verak esan zuen, halaber, bere lanaren zati bat zahartzeak eskubide- eta duintasun-galerarik ez dakarrela bermatzean oinarritzen dela. Horiek horrela, zerbitzu publikoen nahitaezko digitalizazioak adineko asko baztertzen dituela azpimarratu zuen. Ildo horretan, administrazioek aurrez aurreko arreta-bideei eusteko beharra defendatu zuen; izan ere, teknologiak laguntza-tresna izan behar du, eta ez sarbide-oztopoa. Era berean, gogorarazi zuen Arartekoaren bulegoan aurrez aurreko arreta eskaintzen dela, aurretiko hitzordurik behar izan gabe. Hala, eten digitalari aurre egiteko eta inor, bereziki adinekoak, baztertuta sentituko ez dela ziurtatzeko neurria da hori.

Partekatu edukia