Bilaketa aurreratua

Albisteak

Entrevista al Defensor del Pueblo de Navarra Patxi Vera en Mediodía de Cope Navarra
Elkarrizketa Patxi Vera Nafarroako Arartekoari, Cope Nafarroaren “Mediodía” saioan

Elkarrizketa Patxi Vera Nafarroako Arartekoari, Cope Nafarroaren “Mediodía” saioan

2025 azaroa 03

Nafarroako Arartekoak, Patxi Verak, elkarrizketa bat izan du azaroaren 3an Cope Nafarroaren "Mediodía" saioan.

Gaurkotasuneko hainbat gai jorratu dira elkarrizketa horretan. Horietako bat, adibidez, Q25/737  ebazpena izan da, zeinaren bidez erakundeak Iruñerriko Mankomunitateari iradoki baitio "ebaluatzea ea egokia den taxi-lizentzien kopurua handitzea, sektore hori arautzen duen uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legean aurreikusitako erreferentziazko indize orokorrean ezarritakoa betetzeko".

Aldi berean, Patxi Verak arartekoaren figurari buruz ere hitz egin du, baita duela gutxi Zaragozan egin diren Herriaren Defentsa- Erakundeen Koordinazio Jardunaldiei buruz ere. Jardunaldi horiek ikasgeletako zaurgarritasunari buruzkoak izan dira.

Entzun ezazu hemen:  /files/08/83/65/entrevista-cope-defensor-del-pueblo-03-11-25.mp3

Partekatu edukia