Partekatu edukia
Nafarroako Arartekoak Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari gomendatu dio ziurta dezala genero-indarkeriaren biktimek Foruzaingoaren aurrean egindako babes-aginduak urratu izanaren salaketak berehala bidaliko zaizkiola organo judizial eskudunari.
Gomendio hori genero-indarkeriaren biktima batek aurkeztutako kexa batetik sortu zen. Kexa horren bidez, hauxe adierazi zuen: ez zegoela ados poliziaren jarduketarekin urruntze-agindua ustez urratu izana salatu ondoren, ezta egindako arrisku-mailaren balorazioarekin ere.
Espedientea aztertu ondoren, erakundeak beharrezkotzat jo du horrelako salaketak izapidetzeko bermeak indartzea, bai agintaritza judizialera azkar bidaltzeari dagokionez, bai biktimak behar bezala babesteari dagokionez.
Bereziki, Q25/1227 ebazpenak genero-indarkeriaren kasuetan arriskua ebaluatzeko prozedurak hobetzeko beharra azpimarratzen du. Hala, Arartekoak hauxe gomendatzen du, oro har: ebaluazio horietan elkarrizketa pertsonalak egitea biktimekin, haien egoerari lotutako informazio gehiago jasotzeko.
Era berean, Arartekoak adierazi du garrantzitsua dela arrisku-balorazio horien emaitza biktimei jakinaraztea, eragiten dieten babes-neurriak ezagutzeko duten eskubidea bermatze eta polizia-jarduketaren gardentasun handiagoa bultzatze aldera.
Horrela, Nafarroako Arartekoak azpimarratu du beharrezkoa dela genero-indarkeriaren biktimen babesean oinarritutako erantzun instituzional eraginkorra ziurtatzea. Horretarako, balizko arrisku-egoeren aurrean prebentzio- eta jarduketa-mekanismoak indartuko dira.
Ebazpenaren testu osoa ikusi nahi dutenek esteka honen bidez egin dezakete.
Partekatu edukia