Bilaketa aurreratua

Beste argitalpen batzuk

Herriaren Defendatzaileen Koordinaziorako XXXI. Jardunaldietan.

Gai horren baitan, arlo desberdinetako adituak bildu ziren; Nafarroako Unibertsitate Publikotik, Auzitegi Gorenetik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusitik etorritakoak, baita foru eta udal polizietako eta zenbait udaletako ordezkariak ere. Besteak beste ingurugiro zarata eta hots kutsadura aztertu zituzten eta kutsadura hori ekidin eta kontrolatzeko administrazioetatik hartu beharreko neurrien inguruan jardun zuten. Gainera, ingurugiroaren eta osasunaren aurka egindako delituen aurreko babes legalaren gainean aritu ziren eta ingurugiro-zarata kontrolatzeko esku-hartze publikoen mekanismoak landu zituzten.

Nafarroako Arartekoak antolatutako jardunaldiak Nafarroako Parlamentuko erabilera anitzeko aretoan egin ziren, irailaren 22an eta 23an.

Nafarroako Foru Erkidegoko presidentea, Uxue Barkos, izan zen jardunaldiei hasiera eman ziena, Ainhoa Aznárez Nafarroako Parlamentuko presidentearekin eta Soledad Becerril herriaren defendatzailearekin batera.

Herrien defendatzaileek jakin badakite hots-kutsadurak herritarren bizi-kalitateari eragiten diola eta horregatik, eragin horrek urra ditzakeen eskubide konstituzionalak benetan eta modu eraginkorrean bermatzeko beharrezko neurriak hartzea sustatu nahi izan dute.

Neurri horiek botere publikoei igorriko dieten dekalogo batean bildu dituzte. Bertan, herriaren defendatzaileek konpromisoa hartu dute haien esku dauden jarduerak egiteko herritarrek zaratarik gabeko etxebizitza batean bizitzeko duen eskubidea eraginkortasunez bete dadin.


Deskargatzeko fitxategiak

Dekalogo (56 KB)

Partekatu edukia