Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Resolución del Defensor del Pueblo de Navarra (Q25/1457) por la que recuerda al Ayuntamiento de Pamplona/Iruña su deber de atender en tiempo y forma los escritos de la ciudadanía; y le recomienda que resuelva lo antes posible el recurso de reposición interpuesto por el promotor de la queja el 2 de julio de 2025.

2026 urtarrila 12

Euskara

Gaia: La falta de contestación del Ayuntamiento de Pamplona/Iruña a un recurso de reposición frente a una convocatoria de un proceso selectivo.

Alkate jauna:

1. 2025eko urriaren 27an, instituzio honek (…) jaunaren idazki bat jaso zuen, Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean, zeinaren bidez kaxa bat aurkeztu baitzuen berraztertzeko errekurtso bati ez zitzaiolako erantzun.

Idazki hartan, hauxe zioen:

a) 2025eko uztailaren 2an, berraztertzeko errekurtso bat aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2025eko ekainaren 3ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Desinfekzio Parkeko zerbitzuburuaren lanpostua lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen.

b) Igarotako denbora gorabehera, errekurtso horri oraindik ez zaio erantzunik eman.

2. Ondoren, erakunde honek Iruñeko Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.

2025eko abenduaren 2an, bidalitako txostena jaso zen, eta espedientean sartu zen.

3. Jasota geratu den bezala, kexa aurkeztu da erantzunik ez emateagatik 2025eko uztailaren 2an Iruñeko Udalaren ebazpen baten aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtso bati. Ebazpen horren bidez, hautaketa-prozesua deitu zen.

Horri dagokionez, Udalak interesdunak berraztertzeko errekurtsoan planteatutako funtsezko gaiari heldu dio bere txostenean, baina ez du adierazi berariaz eta modu arrazoituan erantzun zaionik.

4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 artikuluan ezartzen denaren arabera, administrazio publikoak honetara daude behartuta: “ebazpen espresua eman eta jakinaraztera prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua”.

Ebazpen- eta jakinarazpen-betebehar hori zer denbora-tartetan bete behar den zehazteko, artikulu horren bigarren apartatuan ezartzen denez, “berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea dagokion prozedura arautzen duen arauan zehaztutakoa izango da”.

Bestalde, berraztertzeko errekurtsoei dagokienez, 39/2015 Legearen 124. artikuluaren 2. apartatuak ezartzen du “errekurtsoaren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hilabete batekoa izango dela”. 

5. Kasu honetan, espedientean dagoen informaziotik ondorioztatzen denez, interesdunak 2025eko uztailaren 2an aurkeztu zuen berraztertzeko errekurtsoa, eta oraindik ez zaio erantzunik eman.

Horregatik, erakunde honek egokitzat jotzen du Iruñeko Udalari gogoraraztea berraztertzeko errekurtsoei garaiz eta behar bezala erantzuteko legezko betebeharra duela, bai eta interesdunak aurkeztutako errekurtsoari ahalik eta azkarren erantzuteko betebeharra ere.

6. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:

a) Iruñeko Udalari gogoraraztea herritarren idazkiei garaiz eta behar bezala erantzun behar diela.

b) Iruñeko Udalari gomendatzea lehenbailehen ebatz dezala kexagileak 2025eko uztailaren 2an jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Aipatutako foru-legearen 34.2 artikuluaren ondorioetarako, erakunde honek onartutzat jotzen duen erabaki horren bidez, amaiera eman zaio gai horretan esku hartzeari, eta kexagileari ere jakinarazi zaio.

Hala ere, horri buruzko oharren bat egin nahi izanez gero edo ez dela onartzen adierazi nahi izanez gero, 34.2 artikuluan aipatzen den bi hilabeteko gehieneko epean egin beharra dago, betiere bertan adierazten diren ondorioak aintzat hartuta, urteko txostenean kasua sartzeari dagokionez.

Adeitasunez,

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia