Partekatu edukia
Toki-entitateen funtzionamendua
Gaia: La falta de contestación del Ayuntamiento de Altsasu/Alsasua a varios escritos presentados por el autor de la queja relativos a determinas cuestiones urbanísticas y tributarias.
Altsasuko alkatea
Alkate jauna:
1. 2026ko maiatzaren 19an, instituzio honek (…) jaunaren idazki bat jaso zuen, zeinaren bidez kexa bat aurkeztu baitzuen, 2025eko ekainaren 9an aurkeztutako lau idazkiri ez erantzuteagatik.
2. Ondoren, erakunde honek Altsasuko Udalera jo zuen, gai horri buruzko informazio eske.
2026ko ekainaren 18an sartu zen erakunde honetan Udalak bidalitako txostena, eta espedienteari erantsi zaio.
3. Jasota geratu denez, kexa 2025eko ekainaren 9an kexa-egileak aurkeztutako lau idatziri (2705/2025, 2709/2025, 2710/2025 eta 2715/2015 erregistro-zenbakiak) erantzunik eman ez izanagatik aurkeztu da.
4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.1 artikuluak administrazio publikoei honako betebehar hau ezartzen die: “berariazko ebazpena eman eta jakinaraztea prozedura guztietan, prozedura hasi den modua edozein dela ere”.
Era berean, 21.2 artikuluak ezartzen duenez, “berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea dagokion prozedura arautzen duen arauak ezarritakoa izango da”.
Era berean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 318. artikuluak antzerakoa ezartzen du toki-erakundeei haien eskumeneko gaiei buruz zuzentzen zaizkien eskaerei dagokienez.
5. Altsasuko Udalak bidalitako txostena ikusita, erakunde honek egiaztatu du aurkeztutako bi eskabideri 2025eko uztailaren 28an erantzun zitzaiela jakinarazpen elektroniko bidez; horietako bat, ordea, ez zuen kexa-egileak ireki.
Gainerako bi eskabideei dagokienez (kale baten zoladura ez egiteari eta euri-uren isurbidea konektatzeari buruzkoak, hurrenez hurren 2709/2025 eta 2710/2025 erregistro-zenbakiak), erakunde honek ez du jasota horiei erantzun zaienik, nahiz eta jasotako txostenean horietako bati buruzko informazioa ematen den.
Horrenbestez, erakunde honek beharrezkotzat jotzen du legezko betebeharren gogorarazpena egitea
6. Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren erakundea arautzen duen uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, hau jo du beharrezkotzat:
Altsasuko Udalari gogoraraztea aurkezten zaizkion eskaerak epean eta behar bezala ebazteko duen betebeharra.
Erakunde honek aipatutako Foru Legearen 34.2 artikuluaren ondorioetarako onartutzat jotzen duen erabaki honen formulazioarekin amaiera ematen zaio Arartekoak gai honetan izan duen esku hartzeari eta, era berean, kexaren egileari ere jakinarazten zaio.
Hala ere, horri buruzko gogoetaren bat egin nahi baduzu edo ez duzula onartzen adierazi nahi baduzu, 34.2 artikuluan ezarritako bi hilabeteko gehieneko epean egin dezakezu, testu horretan bertan kasuan kasuko urteko txostenean sartzeari dagokionez ezartzen diren ondorioekin.
Adeitasunez,
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
Partekatu edukia