Bilaketa aurreratua

Ebazpenak

Resolución del Defensor del Pueblo de Navarra (Q26/972) por la que recuerda al Ayuntamiento de Pamplona/Iruña el deber legal de resolver las solicitudes que le presenten dentro del plazo establecido.

2026 urria 27

Euskara

Gaia: La falta de contestación del Ayuntamiento de Pamplona/Iruña a una solicitud relativa a la necesidad de realizar un estudio de los puestos de trabajo municipales a fin de determinar su perfil bilingüe euskera/castellano.

Iruñeko alkatea

Alkate jaun agurgarria:

1. 2026ko uztailaren 8an, (...) jaunaren idatzi bat jaso zuen erakunde honek (…) izenean. Idatzi horretan adierazi zuen Iruñeko Udaleko lanpostuak aztertzeko eskaera egin zuela 2026ko martxoaren 25ean aurkeztutako instantzia batean, lanpostu elebidunak zehazteko helburuarekin, eta ez duela instantziaren erantzunik jaso.

2. Jarraian, erakundea Iruñeko Udalarekin harremanetan jarri zen, planteatutako gaiari buruzko informazioa eman zezan eskatzeko.

Honako hau aipatzen du jasotako txostenak:

“Lantalde Organikoa onartzeko formulatutako helegiteen erantzunean adierazi zen moduan, lanpostuen profil linguistikoen zehaztapena edo aldaketa ez da modu isolatuan edo kasu bakoitzaren arabera jorratu behar, lanpostuz lanpostu, azterketa orokor baten baitan baizik, lanpostuen eta beren ezaugarrien definizio egokia izateko. Hain zuzen ere, arrazoi hori adierazi zuen Udalak kexaren sustatzaileak aipatzen duen helegitea gaitzesteko.

Horri dagokionez, lanpostuak aztertzeko, deskribatzeko eta baloratzeko prozesua jarri du martxan dagoeneko Iruñeko Udalak, eta dagokion lizitazio publikoa hasi du, Nafarroako Kontratazioaren Atarian egiaztatu daitekeen moduan.

Proiektu horren bitartez, erakundean existitzen diren lanpostuen azterketa sistematikoa egingo da, lanpostuen funtzioak, erantzukizunak eta ezaugarriak definituko dira, eta haiei buruzko informazio eguneratua eta homogeneoa lortuko da. Hortaz, irismen orokorreko lana izango da, eta oinarri tekniko egokiagoa eskainiko dio udalari lanpostu bakoitzarekin lotutako profilak eta eskakizunak definitzeko eta berrikusteko, tartean, hala badagokio, hizkuntzen ezagutzarekin lotutakoak.

Ondorioz, eskatzaileak planteatutakoa betetzen ari da, helegiteen erantzunean aipatzen zen lanpostuen azterketa orokorra egiteko neurri zehatzak ezarri baititu dagoeneko Udalak, eta azterketa egiteko beharrezko prozedura martxan baitago une honetan”.

3. Ikusi den moduan, interesdunak 2026ko martxoaren 25ean aurkeztutako eskaerari Iruñeko Udalak ez erantzun izanagatik jarri da kexa. Udaleko lanpostuen azterketa egiteko beharra adierazi zuen eskatzaileak eskaera horretan, euskara/gaztelania profil elebiduna duten lanpostuak zehazteko.

Kexaren egileak lantalde organikoaren onespenari jarritako alegazioa ezetsi izanaren ondorioa da aipatutako eskaera, lanpostuen beharrezko azterketa hori argudiatu baitzuen tokiko erakundeak.

Udalak adierazi du azterketa hori martxan jarri dela dagoeneko.

4. Azken horrek ezertan kalterik eragin gabe, aurkeztutako eskaerari ebazpenik eman ez izanari dagokionez, kexa funtsatutzat jo behar dugu, ez baitago herritarrari erantzun zitzaionik jasota.

Eskaerari erantzun bat eman behar zitzaion, kalifikazioa edozein izanik ere, hala ezartzen baitute Administrazio Publikoen Prozedura Administratiboaren Legearen 21. artikuluak (edozein prozedura ebazteko betebeharra), eta Nafarroako Tokiko Administrazioaren Foru Legearen 318. artikuluak (tokiko erakundeen eskumeneko gaiei buruzko eskaerei erantzuteko betebeharra).

Partikularrari buruzko legezko betebeharrak gogorarazi dira.

Kexa dela eta Udalak emandako txostenak, funtsean, erantzuna jasotzen duenez eta azterlana abian jarri dela adierazten duenez, ez da horri buruzko gomendiorik egiten. Hala ere, adierazten da egokiena herritarrari zuzenean eta ezarritako epearen barruan erantzutea izango zela.

5. Horrenbestez, eta 2000ko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 34.1 artikuluak esleitzen dizkion ahalmenak baliatuz, Nafarroako Arartekoaren erakundeak beharrezkotzat jo du:

Iristen zaizkion eskaerak ezarritako epean ebazteko legezko betebeharra gogoraraztea Iruñeko Udalari.

Aipatutako Foru Legearen 34.2 artikuluari jarraituz erakundeak onartutzat emandako erabaki honen bitartez amaituko da gai honi dagokion esku-hartzea, eta hala jakinaraziko zaio kexaren egileari. 

Hala ere, eskaeraren bat egin nahi izanez gero edo gaitzespenik adierazi nahi izanez gero, bi hilabeteko epea dago 34.2 artikuluaren arabera, eta bertan adierazten da 2026ko urteko txostenean gehitu behar dela kasua.

Adeitasunez, 

 

El Defensor del Pueblo de Navarra

Nafarroako Arartekoa

 

Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia