Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

14/26 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena, Nafarroako Arartekoaren gaztelaniatik euskarara eta alderantzizko testuen itzulpen zerbitzuak kontratatzeko prozedura hasten duena, 2026ko uztailaren 1etik 2027ko ekainaren 30a arteko epealdirako.

2026 maiatza 29

Aipatutako zerbitzuak kontratatzeko beharra ondorioztatzen duen txostena, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria, txosten juridikoa eta kontu-hartzailetzaren txostena ikusita, kreditu-erreserba egiaztatzen duena, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta.

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Bakun, S.L., Elhuyar Fundazioa, Emun, Koop. E., Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, S.L., Hori-Hori, S.A., Maramara taldearen hizkuntza zerbitzuak S.L., Saretik Hizkuntza Zerbitzuak, S.L. eta Traducciones e Intérpretes, S.A. enpresei zerbitzu horiek emateko eskaintzak aurkeztu ditzatela eskatzea, euren ezaugarriak kontuan hartuz, eskaintzaren eskaerari erantsitako kontratazioa arautzen duten baldintzen pleguan deskribatzen diren bezala, eta horretarako, 2026ko ekainaren 9ko 12:00etara arteko epea ematea.

Bigarrena. Zerbitzu horiek kontratatzeko gehienezko gastua urteko 28.000 euro izan dadin finkatzea, BEZa kanpo; 2027ko ekitaldiari egoztekoa den gastua onartuko da, baldin eta 2027ko gastu-aurrekontuko 2278 partidan (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

Hirugarrena. 6.000 euroko gastua baimentzea, indarrean dagoen gastu-aurrekontuko 2278 partidaren kontura (“Euskararako itzulpen-lanak” izenekoa), 2026ko ekitaldiari egoztekoa den parteagatik.

Laugarrena. Prozeduran parte hartzeko gonbidapenak egitea, Nafarroako Lizitazio Elektronikorako Plataformatik (PLENA) bidalitako posta elektronikoaren bidez.

Bosgarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 29an.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia