Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

41/25 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bidez, Nafarroako Arartekoaren instituzioaren espedienteak kudeatu eta erregistratzeko tresna informatiko baten diseinua, programazioa, inplementazioa eta mantentzeko zerbitzuen kontratazioa esleitzen duena.

2025 azaroa 26

Nafarroako Arartekoaren urriaren 31koa 38/25 Ebazpenaren bidez, zerbitzu horiek kontratatzeko hasiera eman zitzaion, eta bost enpresei egin zitzaien prozedura horretan parte hartzeko gonbita.

Horrela, bada, aurkeztutako eskaintzak, esleipen-proposamenari buruzko idazkari nagusiaren, aholkulari teknikoaren eta kudeaketa-teknikariaren 2025eko azaroaren 20ko txostena, eta kontu-hartzailearen txostena aztertu ondoren, eta kontratu publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea kontuan hartuta,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Nafarroako Arartekoaren instituzioaren espedienteak kudeatu eta erregistratzeko tresna informatiko baten diseinua, programazioa, inplementazioa eta mantentzeko zerbitzuen kontratazioa identifikazio fiskalerako [...] zenbakidun Anasinf, Sdad. Cooperativa enpresari esleitzea, kontratazioa arautzen duten baldintzen agiria eta aurkeztutako eskaintza kontuan hartuta, urteko 33.485 euroren truke (BEZa kanpo).

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, salbu eta prozeduran interesdun diren pertsona guztiek esanbidezko adierazpen bat egiten badute, non Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari erreklamazioa aurkezteari uko egiten diotela baieztatzen duten, esleipen honen eraginkortasuna hamar egun naturalez etengo da.

Bigarrena. Esleipendunari eskatzea kontratua formalizatzera aurkez dadila bost egun naturaleko epean, adjudikazio-etenaldia amaitzen denetik zenbatuta, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 101. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Hirugarrena. 37.510 euroko kredituak konprometitzea (BEZa barne), indarrean dagoen gastuen aurrekontuko 6090 partidaren kontura (“Aplikazio informatikoak” izenekoa), tresna informatikoaren diseinua, programazioa eta inplementazioaren zerbitzuen esleipenagatik.

Laugarrena. Tresna informatikoaren mantentze-zerbitzuaren esleipenak eragingo dituen gastuak, 2027ko ekitaldiari aplikatuko zaizkio, 2027ko gastu-aurrekontuko 2160 partidan (“Informazio-prozesuetarako ekipamenduak konpontzea, mantentzea eta kontserbatzea” izenekoa) kreditu egokia eta nahikoa izanez gero.

Bostgarrena. Ebazpen hau esku-hartzaileari eta eskaintza bat aurkeztu duten entitateei jakinaraztea.

Seigarrena. Ebazpen honen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, eta horrek ez dio kalterik egingo ebazpena jakinarazi eta hilabete bateko epean Arartekoaren aurrean aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukerari. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkeztu ahal izango dute baita ere, halaber, kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa duten enpresek, profesionalek eta pertsonek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian.

Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.

El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia