Partekatu edukia
Ikusi ditut, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeak 40. artikuluan eta erakunde haren Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24. artikuluan xedatzen dutena; eta, bestetik, erakunde haren lantalde organikoaren proposamena, 2025. urterako Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean jorratu zena,
HAU EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2025. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (lanpostuen xehetasunei buruzkoa) eta 2. eranskinaz (2024ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
Bigarrena.- Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Lehendakariari eta Kontu-hartzaileari helaraztea.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
Patxi Vera Donazar
AZALPEN-TXOSTENA
Nafarroako Arartekoaren erakundeko 2025 urterako lantalde organikoaren proposamena 2025eko Aurrekontu Proiektua onartzeko saioan jorratu zen Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrean, proiektu harekin batera bidali baitzen proposamena, aipatutako erakundearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Araudiak 24.1. artikuluan xedatzen duena betez. Proiektu haren I. kapituluan (Langile-gastuak) jasotako xedapenak aipatutako proposamenean ageri ziren lantalde-aurreikuspenarekin eta ordainsariekin bat etorrita ezarri ziren.
Horrela, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzordeak onartu egin zuen erakundearen 2025. urterako Aurrekontu Proiektua, 2024ko irailaren 30eko saioan.
2025. ekitaldirako proposatutako plantilla organikoak hiru lanpostu gehigarri ditu 2024koaren aldean, guztiak ere "Aholkulari", aldi baterako karguaren eta izendapen askearen araubide juridikoarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearen 40.1 artikuluan eta Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 23.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Horren ondorioz, bidezkoa da Nafarroako Parlamentuko Mahaira bidaltzea Nafarroako Arartekoaren 2025. urterako lantalde organikoaren proposamena, Azalpen-txostenaz, 1. eranskinaz (non 2025. urterako lantalde organikoa zehazten den, lanpostuak adieraziz) eta 2. eranskinaz (2024ko abenduaren 31n erakundearen zerbitzura zeuden funtzionarioen zerrenda) osatzen dena, proposamen hori onar dadin eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
1. ERANSKINA
2025eko NAFARROAKO ARARTEKOKO ERAKUNDEKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostua | Zenbakia | Araubide juridikoa |
Maila | Izendapen askea |
Baterae- zintasuna |
Lanpostua | Maila osagarria |
Osagarri espezifikoa |
Idazkari nagusia - Aholkulari teknikoa | 1 | C | - | X | - | - | - | - |
Aholkulari teknikoa | 3 | C | - | X | - | - | - | - |
Aholkulari | 3 | C | - | X | - | - | - | - |
Kabineteburutza | 1 | G | - | X | - | - | - | - |
Nafarroako Arartekoaren kabinete | 1 | G | - | X | - | - | - | - |
Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria | 1 | F | B | - | 35 | 49,40 | - | 35 |
Administraria | 2 | F | C | - | - | 62,68 | 12 | - |
2. ERANSKINA
2024ko ABENDUAREN 31n NAFARROAKO ARARTEKOAREN ZERBITZUAN LANEAN ARI DIREN FUNTZIONARIOEN ONDOKO ZERRENDA
Izen-Abizenak | Maila | Gradua | Lanpostua | Administrazio egoera |
Balduz Gil, Jorge | B | 4 | Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikaria | Jardunean |
Echeverría Beloqui, Mª Antonia | C | 4 | Administraria | Jardunean |
Láinez Gil, Mar | C | 8 | Administraria | Jardunean |
Partekatu edukia