Bilaketa aurreratua

Instituzioaren kudeaketarekin erlazionatutako ebazpenak

9/25 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Nafarroako Arartekoarena, Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren aholkulari kargurako 2025. urterako urteko ordainsari gordinak finkatzen dira.

2025 apirila 08

4/25 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Arartekoarena. Horren bitartez, Nafarroako Arartekoaren erakundeko langileen 2025. urterako urteko ordainsari gordinak finkatu ziren, eta langileen gastu horiek finantzatzeko behar ziren kredituak baimendu eta horien gaineko konpromisoa hartu zen.

2025eko apirilaren 2an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuaren Mahaiak, Erabaki bidez onetsi zuen erakundeak proposatutako plantilla organikoa, "Aholkulari" hiru lanpostu gehigarri dituena, aldi baterako karguaren eta izendapen askearen araubide juridikoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legearekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduarekin bat etorriz,

HAU EBAZTEN DUT:

Lehena. Xedatzea Nafarroako Arartekoko Aholkulari kargurako 2025erako urteko ordainsari gordina 19.200 eurokoa izanen dela.

Bigarrena. Ebazpen hau kontu-hartzaileari jakinaraztea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 8an.
El Defensor del Pueblo de Navarra
Nafarroako Arartekoa
 
Patxi Vera Donazar

Partekatu edukia