Bilaketa aurreratua

Nola funtzionatzen du?

Eztabaidak konpontzeko bide bat da bitartekaritza; bi alderdik edo gehiagok beren borondatez akordio batera iristeko ahalegina egiten dute, bitartekari baten esku-hartzearekin.

Fase guztietan printzipio hauek jarraitzen dira: borondatea, alderdien aukera-berdintasuna, erakundearen inpartzialtasuna, bitartekariaren neutraltasuna eta prozeduraren eta erabilitako dokumentazioaren konfidentzialtasuna.

Alderdietako batek hala eskatzen duenean eta bi alderdiek edo denek horren garapenarekiko adostasuna azaltzen dutenean ekiten zaio.

Edozein herritarrek, (interes orokorrerako, sozialerako edo komunitariorako garrantzitsuak diren gaietan) herritarren kolektibok, elkartek edo administrazio publikok eska dezake bitartekaritza, Nafarroako administrazio publiko batekin edo gehiagorekin eztabaida baldin badu. Eztabaida horiek ez dute nahitaez juridikoak izan beharrik, sozialak edo bestelakoak ere izan daitezke.

Bitartekaritza administratibo deritzo eskumena duen administrazio publikoaren eta herritarren kolektiboen, beste administrazio edo erakunde publiko batzuen edo pertsona fisiko edo juridikoen artean garatzen denari, baldin eta, azken kasu horretan, erakundearen ustetan arazoak garrantzia badu interes orokor, sozial edo komunitarioarentzat.

Nafarroako Arartekoak ere proposa diezaieke alderdiei bitartekaritza, gatazkaren edukia ikusirik beharrezko jotzen duenean.

Lortutako akordioek kasuan kasu ordenamendu juridikoak xedatzen dituen ondorioak izango dituzte.

Bitartekaritza garatzen denean, komunikazioko eta hurbilketako teknika profesionalak erabiltzen dira, eta pertsona eta erakunde parte-hartzaileen arteko asebetetze-maila areagotzea bilatzen da.

Eginkizun horiek betetzeko, Nafarroako Arartekoak laguntza bila dezake kanpoko bitartekarietan, edo hitzarmenak sina ditzake bitartekaritza-erakundeekin.