2015 apirila 14
Nafarroako Arartekoaren Ebazpena (Q15/111). Horren bidez, Gizarte Politiken Departamentuari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala kexagilearen amak jasotzen duen laguntza ekonomikoaren kopuruaren murrizketa. Laguntza hori egoitza-arretako zerbitzuari lotuta dago, eta murrizketa Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziaren zuzendari-gerentearen abuztuaren 7ko 3344/2014 Ebazpenaren bidez egin zen. Halaber gomendatzen zaio nolanahi ere, murrizketa bidezkoa dela iritziz gero, atzeraeraginez ez dadila aplikatu eta, beraz, ebazpen horretan ageri denez behar ez den bezala jasotako kopuruen erreklamazioa ondoriorik gabe utz dadila. Gainera, departamentu horri gogora ekartzen zaio bere legezko betebeharra dela herritarrei entzutea haien aurkako erabakiak hartu aurretik (adibidez laguntzak itzultzeko erreklamazioak).Gaia: Disconformidad con la reducción de cuantia de la ayuda vinculada al servicio.