2014 azaroa 13
Nafarroako Arartekoaren (Q14/536/U) Ebazpena. Horren bidez, Burlatako Udalari gogorarazi zaio Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan lehentasunez eta premiaz eta Nafarroako Arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legean ezarritako epeetan jarduteko legezko betebeharra duela. Burlatako Alkatetza, udaleko ordezkari nagusia den heinean, Nafarroako Arartekoarekin lankidetzan ez diharduen aginpide izendatu da, eta urratu izan daitekeen hirigintza legezkotasuna babesteko neurriak lehenbailehen har ditzala gomendatu zaio, bai eta jabe erantzuleei beraien betebeharrak betearazteko neurriak har ditzala ere, kexan aipatutako eraikineko jabetza eska daitezkeen segurtasun, osasungarritasun eta apaingarri baldintzetan eduki dezaten.Gaia: Ejecución de cobertizo ilegal en un edificio.