2023 otsaila 27
Nafarroako arartekoaren ebazpena (Q22/1339); horren bidez: a) Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuari gomendatzen zaio, Euskarabidearen bitartez eta bere estatutuetako 3. artikuluaren babesean, behar diren neurriak har ditzala udalerriaren egungo izen ofiziala den “Mendigorria” terminoaren erabilera sustatzeko udalerriaren lehengo izena zen “Mendigorría” terminoaren ordez. b) Lurralde Kohesiorako Departamentuari seinale horiek ordezten ez diren bitartean Nafarroako errepideetan dauden seinaleetan Mendigorria udalerriari buruzko erreferentziak zuzentzeko iradokitzen zaioGaia: “Mendigorria” udalerriaren izen ofiziala ez erabiltzea Nafarroako Gobernuaren trafiko eta komunikazio seinaleetan.